Edurra teilatuan...
Sei gradu zero azpitik, eta edurra hasi da Milwaukee-n. Ameriketako udak beti usai berezi bat izan duela pentsatu izan dut eta orain berdina diot neguaz: gaur, aurreko negutik usaindu gabe neukan usain berezi bat igarri dut. Isaac Asimov-ek zihoen bezala, suposatzen dut planeta bakoitzak usai ezberdin bat duela...
Nik nire “puf”-a eta beste erropa piloa gain jarrita, korrika egitera joatea erabaki dut. Baina txarrena ez da hotza, izotza baizik: atzo potzuak zirenak, gaur izotza dira. Eta korrikan joanda, kontuz ibili behar!


2 Comments:
Ze inbidixa... Hamen edurra eitteko desietan nau!
By
Anónimo, at 6:03 AM
Hemen, ostera euria barra-barra. Zortea izan dakizula lagun!
By
Kepa Diegez, at 11:40 AM
Publicar un comentario en la entrada
<< Home